XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkaritzak unibertsitatekoez besteko mailetako hezkuntza-saioak ere onartuko ditu.

Hamazortzigarren Atala.- Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: 1) Euskera. 2) Ikasketa-Antolapena.

3) Irakaspide-Berrikuntza. 4) Irakaslego-Hobekuntza.

5) Berarizko Hezkuntza. 6) Osagarrizko, Ihardutze-bidezko eta Gara-Adinekoen Hezkuntza. 7) Gorputz-Heziketa.

Hemeretzigarren Atala.- Ikastegien Artezkaritzak, Hezkuntza-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: - Unibertsitatekoez besteko ikastegiei buruzko egitamuketa, horien kokatze-tokiak finkatzea eta irakaskuntzako nahiz besteko lanari-beharrak zehaztea Lanarigo-Artezkaritzarekin elkarlanean; ikastegien agizko ihardunari datxekion guztiari buruzko erizpenak emanez.

- Ikastegiak eta ikasgelak sortarazteko, eraldatzeko edo kentzeko saloak egitea.

Hezkuntza-alorreko giza-talde ezberdinek ikastegien ihardunean esku hartzeko bultz egitea.

- Horniketa eta gauza-eskuarteen beharren berri ematea.

- Ikastegien ihardun egokia bermatzeko arduralaritza-neurriak hartzea.

- Ikastegien Jaurtze-bideak zaintzea.

- Norbanako-jabetzapeko ikastegien Itune-Deialdietarako saloei eta ikastegi horien baimenei buruzko erizpenak ematea.

- Arte-Irakaskuntzako Ikastegiak eta Hizkuntza-Eskola Ofizialak deritxenetan, irakaskuntza berezien egitamuketa eta horiek jartzeko eta garatzeko taiuketa egitea.

Hogeigarren Atala.- Ikastegien Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: 1) Eskolaurreko eta OHO-ko ikastegien eta horniketen egitamuketa.

2) BBB eta UBI-ko ikastegien eta horniketen egitamuketa.

3) LH-ko ikastegien eta horniketen egitamuketa.

4) Berarizko Irakaskuntzak.

Hogeitabatgarren Atala.- Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak, Hezkuntza-Sailburuarekiko artezko eta agintezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Sailaren unibertsitate-politika taiutzea.

b) Jaurlaritzako Sail berezien ikerketa-alorreko ekintzak bultzatzea eta antolakidetzea.